83. iruzkina, 2002ko otsailak 15
DAVOS ETA PORTO ALEGRE AURREZ AURRE: BIGARREN TXANDA
2001 urtean elkartu zen lehenengo aldiz Porto Alegren Munduko Gizarte Foroa, Davosen Munduko Foro Ekonomikoa1 elkartzen zen une berean. Aurreko urtean mundu mailako prentsak ez zuen aintzat hartu Porto Alegre, eta bertaratu ez ziren munduko ainbat mugimendu aurrerakoiek ere antzera; aurten oso desberdina izan da.
Pentsa zitekeen irailaren 11ren ondorioz globalizazioaren aurkako mugimendua desegin zitekeela, edo gutxienez otzandu, eta 2001ko urrian askok uste zuten hori. Baina 2002ko otsailean dena aldatu da. Gutxienez 50.000 partehartzaile izan ziren Porto Alegren. Eta ezustekoa izan zen ordezkaritza estatubatuarra, oso eskasa 2001ean, laugarrena izan zela ordezkari kopuruan. Giroa serioa izan zen, aztertzailea, eta aldi berean alaia. Konfrentzia serioa izan zen, eta nazioarteko prentsak oso serio hartu du. Washingtongo eta Davoseko kontsentsu zaharraren aurreko egitarau orokor eta zehatza osatzeko lana dagoeneko abiatu da.
Bien bitartean, iparramerikako Estatu Departamentuko Ikerketa Bulegoari esker, estatubatuarra ez den prentsak New Yor-eko Munduko Foro Ekonomikoaren gainean izan duen erantzuna jasotzen duen txosten zoragarria dugu.
Lehenik eta behin, hona hemen Estatu Departamentuaren azalpen funtsezkoenak: "Atzerrian, Estatu Batuen aurkako kritikak eta globalizazioaren inguruko merituen gaineko kezkak nagusitu ziren Munduko Foro Ekonomikoaren gaineko erantzun edotorialetan". Doharen ondotik eman ziren txosten baikorrekin alderatuz, oraingoan eztabaida akats eta ondorio ezkorretan kokatu zen. Estatu Idazkari Poowellek munduko probreziaren aurka "abiatu gudaren" inguruko iruzkinak era neurri bateko onarpena izan zuten, baina oro har editorialek "desoreka orokorra" zuzentzeko Estatu Batuen agertu borondate onaren gaineko zalantza zuten.
Eta ez zen Hegoaldeko herrietako ezkerreko prentsaren kontua. Lehenengo adibidea Londresko Times da (Estau Departamentuaren arabera kontserbatzailea): "Utziko al dute Estatu Batuek ebasten dagoeneko euren eskuetan zirudien garaipena? Nueva Yorkeko Munduko Foro Ekonokikoko giro paranoiko eta kontraesankorrean erreparatuta, badirudi politikariak, negozio gizonak eta iruzkingileak eta hedabide estatubatuarrak kirioak jota lehertzeko zorian daudela". Italiako negozio kazeta nagusitik, Il Sole 24 Ore, jasotzen den aipamenak dio: "amildegi berri bat zabaltzen ari da Estatu Batuak eta Europaren arteko harremanetan, arlo ekonomikoan zein politikoan". Examiner kazeta "zentrista" irlandarrak zioen: "Munduko Foro Ekonomikoan, bozemale batek beste baten atzetik superpotentzia harropuztzat hartzen zituzten Estatu Batuak". Frantziako aldizkari kontserbatzaile nagusiak, Le Figarok, ondoko izenburua jarri zion NATOk Munich-en egindako topaketari: "Europarrak ez daude pozik Estatu Batuekin".
Aldi berean, Fianancial Times-ek (Londreskoa) otsaileran 5ean argitaratu Porto Alegreri buruzko txostenari honako lerroburua jarri izon: "Ideia garrantzitsuak ikuskizunaren ondoren". Azpilerroburua zen: "Globalizazioaren aurkako multzoak indarra berreskuratu du". Egun berean, New Yorkeko Munduko Foro Ekonomikoari buruzko txostenak zioen: "Urte honetan, giroa askoz makalagoa izan da. Egungo mundu zalantzatian, Davosek dagoeneko ez du erantzunik eskaintzen".
Zer dirudi gertatzen ari dena? Hiru gauza: lehenengoa, Estatu Batuak gainez agiten hasi direla. Garai batean lagun minenan zituenen laguntza ere galtzen ari da. Badirudi Abdullah printzeak, berez Arabia Saudiko gobernatzailea, igorri gutunak hain utzi zuela harrituta eta jota Bush lehendakaria, ezen beste gutun oso adiskidetsu batekin erantzun ziela, zeinean bere kontseilari nagusienek publikoki egindako baieztapenak ezesten zituen. NATOko idazkari nagusiak (Lord Robertson politikari britaniar kontserbatzailea) Esatu Batuen zuzenean kritikatzen dituenean, horrek esan nahi du gauzak ez doazela uste bezain ongi. Europarrak (eta noski, baita ia gainontzeko guztiak ere) oso deseroso daude "gaizkiaren ardatzaren" diskurtsoarekin. Jarrera honek ez du geldituko armagintza estatubatuarraren hazkundea, baina erabiltzeko saiakera geldi dezake.
Bigarrenik, globalizazioaren aurkako mugimendua, Porto Alegreko izpiritua, babes ekimen eta manifestazioetatik haratago joan eta alternatiba sinesgarriak mahaigaineratzen saiatzen da mundu mailako sentipena bere alde mobilizatuz. Porto Alegreri bide luzea falta zaio bere iritziak ezartzeko behar duen pisu politikoa lortzeko, baina lehenengo fasea gainditu du, potrozorria izatearena, eta aurten Davose ahalegintzen da Porto Alegre islatzen, 90ko hamarkadako hitz porrostadatik aldenduz. Esaten dutenez, islatzeko saiakera da goratzarrerik hoberena.
Munduko zentro politikoaren jarrera da zalantza handiena. Funtsean bat egin du erabat Davosekin, eta gehienek han jarraitzen dute; baina Porto Alegren Lehen Ministro izandako batekin topo egin nuen eta esan zidan: "Normalean Davosera joaten naiz, baina aurten hona etortzea erabaki nuen Porto Alegreri zer eskaini niezaiokeen ikusteko". Ez zirudien entzun eta ikusitakoak desatseginak izan zitzaizkionik. Irailaren 11koak oraindik uzkurtuta ditu liberal estatubatuarrak, baina lehenengo aldiz, "gaizkiaren ardatzaren" diskurtsoaren ondotik, Clintonen bulegoko kide batek, Madeleine Albright, argi eta garbi kritikatu du Bushen atzerri politika, eta europearrak hasi dira nabaritzen euren jarrera tinkoago defendatzeko beharra: hori frogatzen du lehenik eta behin eta berriro Estatu Departamentuaren prentsa txostenak.
Oraindik, mundu-sistema politikak aurreikusten ez den bilakaera izango du hurrengo urteetan. Munduko egoera ekonomikoak garrantzi handia izango du; eta oraindik litekeena da belatz estatubatuarrek (eta belatz israeldarrek) bideren bati ekitea. Baina Porto Alegreko indarrek aski dute euren gurdiari bultzada txiki bat ematearekin hasi berri den hamarkadan gauza oso ongi joan dakizkien.
Immanuel Wallerstein (2002ko otsailak 15)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).